-entz atzizkia ondo hartu duzu, "bai ala ez"-esangura espreski azaltzen du. Ez da oso erabilia Hiru Probintzietan (barkatu abertzale amorratuenak, baina EAE deitura berri hori lar aseptikotzat jo dut betidanik), Nafarroan eta Iparraldean gehitxoago.
"ea" partikula maizago agertzen da antzeko esannahi batekin, baina neuk behintzat bereizten ditut biak: "ea" estiko indirektorako erabili ohi det, bai/ez itaunak eratzeko
"barkatu, esango al didazu EA metro hau Basurtora doan?"
Beharbada nik erantzungo nuke:
"Hara, ba ez nago zihur, norabidea bai, baina ez dakit Basurtora helduko denentz"
Dena den, gramatikalki balio parekoak dira... ta adibidereako "Maitia galde egin zautan... poltsa banuenentz" moskor-kanta ezaguna!
Akatsak apenas egiten dituzu, baina paretxo bat bazeuden:
Ere bai, zuzen itzazu egin ditudan okerrak, mesedez!
Esaldi hasieran "Ere bai" pekatu mortala da, bula benediktinoa ta guzti Inpernua inoiz ez uztekoa.
"Modu berean" edo " Baita re", " Bestela re" tresna dotoreagoak dira esaldiari ekiteko...
Ska talde dira,
Ska taldeA: artikuluaren falta oso esanahi jakina du. Normalean izenak bere ointxoa behar du tente dagoela emateko. Berdin:
atzizki zer den adieraziko dit
atzizkia behar luke.
Hurrengo lagunari Jedien argizko ezpata bat eukitzea gustatuko litzaioke.
P.D. Betagarri rocks!! "Sweet Mary " behin entzun ta soinua burutik kendu ezinik egongo naiz hiru egunetarako