Galdera Bat

marc
Posts:12
Joined:2010-08-02, 11:24
Real Name:marc
Gender:male
Country:USUnited States (United States)
Galdera Bat

Postby marc » 2010-08-05, 21:52

http://www.berria.info/albisteak/42862/ ... _batek.htm

Ezkontza eskubidea eskuratzeko bidean garaipen bat lortu dute Kaliforniako (AEB) gay eta lesbianek.

Nire itzulpena: California's gays and lesbians have achieved a victory on the road to obtaining the right to marry.

Nire galdera: hitza "gay" hitza "lesbianek" atzean balitza, nolako forman litzateke? Edo dela, "lesbian eta gayek?"

arabarra
Posts:509
Joined:2007-06-08, 14:16
Gender:male
Location:Basel
Country:CHSwitzerland (Schweiz / Suisse / Svizzera / Svizra)

Re: Galdera Bat

Postby arabarra » 2010-08-06, 15:19

Lehenik eta behin pixkat zuzenduko dizut

hitza "gay" hitza "lesbianek" atzean balitza


ez nuke esango. Belarrian hobeto jotzen du:
"gay" hitza "lesbianek" hitzaren atzean balego


Eta zure galderari dagokionez, ba bai, mingainari zangotraba egin arren, holaxe da: lesbiana eta gayek
(lesbiana hitzak -a organikoa du, (lagunartean -a itsatsia deitua :) )

marc
Posts:12
Joined:2010-08-02, 11:24
Real Name:marc
Gender:male
Country:USUnited States (United States)

Re: Galdera Bat

Postby marc » 2010-08-07, 16:14

arabarra wrote:Lehenik eta behin pixkat zuzenduko dizut

hitza "gay" hitza "lesbianek" atzean balitza

ez nuke esango. Belarrian hobeto jotzen du:
"gay" hitza "lesbianek" hitzaren atzean

Bai, honi buruz bere buruari galdetu nuen. (Gogoratu behar dut hitzen ordenari zalantzak ditudanean, japonierako kasu berberari jarraitu behar dudala. :oops: )
balego

Eta honi buruz ere zalantza nuen. Zergatik ez da "balitz" hitza erabiltzen kasu honetan? Gasteleraz "si estuviera" da, ezta?

Eta zure galderari dagokionez, ba bai, mingainari zangotraba egin arren, holaxe da: lesbiana eta gayek
(lesbiana hitzak -a organikoa du, (lagunartean -a itsatsia deitua :) )

Eskerrik asko. Eta dagokionez hitzaren lotuta, ez dut hitz hau hiztegietan aurkitzerik lortzen. Zer esan nahi du? "En cuanto a" edo horrelako zerbait dela uste dut, baina ez nago seguru.

random

Re: Galdera Bat

Postby random » 2010-08-07, 20:38

Kaixo Marc,

Hobe duzu Arabarraren erantzuna itxarotea, baina bera iritsi bitartean ea honek pixkat laguntzen dizun:

marc wrote:Bai, honi buruz bere neure buruari galdetu nion. (Gogoratu behar dut hitzen ordenari buruzko zalantzak ditudanean, japonieraren kasu berberari jarraitu behar dudala. :oops: )

marc wrote:Eta honi buruz ere zalantza nuen. Zergatik ez da "balitz" hitza erabiltzen kasu honetan? Gasteleraz "si estuviera" da, ezta?

Nahiz eta "egon" eta "izan"-en arteko aldea, "estar" eta "ser"-ren artekoa bezalaxekoa ez izan, nahiko antzekoak direla esan liteke. Beraz, modu sinplean azalduta, balitz = si fuera ; balego = si estuviera. Horregatik, kasu honetan "balego" da forma egokiagoa.

marc wrote:Eskerrik asko. Eta dagokionez hitzarekin lotuta, ez dut hitz hau hiztegietan aurkitzerik lortzen. Zer esan nahi du? "En cuanto a" edo horrelako zerbait dela uste dut, baina ez nago seguru.

Bai, arrazoi duzu. Ez dakit zein hiztegi erabiltzen duzun, baina "Morris" eta "3000" hiztegietan behintzat agertzen da:

adb. ( datxekionez ) as for, concerning, with respect to; beste arazoari ~ as for the other matter; euskarari dagokionez denok gaude ados as regards the Basque language, we are all in agreement

1. en lo que respeta a; en lo referente a


Return to “Basque (Euskara)”

Who is online

Users browsing this forum: No registered users and 12 guests